lunes, 13 de mayo de 2013

Bilbo Zaharra euskaltegian gure proiektua eskeintzen

 
"Gaur Bilbo Zaharra euskaltegiko arduradunei aurkeztu diet gure ahozkotasuna sustatzeko egitasmo hau eta datorren ikasturteari begira beraiekin elkarlanean aritzeko aukera zabaldu diet.
Interesa adierazi dute eta oporren bueltan elkartuko gara detaileez hitz egiteko.
Oso aukera polita izango dute euskaltegi honetako ikasleek beren oroitzapenetatik tiraka istorioak sortzeko eta, geroago, kontatzen trebatzeko.
Gustukoa da honelako harrera eta jarrera irekia. Mila esker Nere eta Josuri."

jueves, 9 de mayo de 2013

Izaki liluragarrientzako izenaren bila gabiltza, animatzen zara?

Asteburu honetan ustekabe atsegina hartu genuen La Merced-eko zubia gurutzatzean bertako barandetan jarritako kartel erakargarri batzuk aurkitu genituenean: euskaraz, gazteleraz eta ingelesez ere idatzita, kontatzen zuten zubi honen izenaren jatorriaren kondaira ederra. Beti uste izan dut zubiak ertzean duen komentutik hartzen zuela izena, edota, errebotean, honek ondoko La Merced elizatik (gaur Bilbo Rock dena). Baina ez.
Kartel honetan agertzen zitzaigun fantasia eta errealitatea lotuta zeuden garaietara eramaten gaituen kondaira paregabea, orduan dena zelako posible.

Eta horrela hasten da:
La leyenda del Puente de la Merced
 
Bilboko zorioneko zubia
Bilbo hiribilduko erdi aroko kaletan, 1400 urtearen inguruan, kondaira zahar bat entzuten zen, garai hartan “gaur egungo San Frantzisko auzoko eremu basotsuetan bizi izan ziren izaki hegadun” batzuen berri ematen duenak, “noizbehinka Bilbo Zaharreko herrizkaren ibaiertzetatik eta 1300. urtean sortu zen Bilboko hiribildu berriaren areatza eta kaletatik agertzen zirenak”.

Bilboko jendeak zioenez,....


 Jakin nahi baduzu nola jarraitzen duen, Bilbao Historiko-ko blogean aurkituko duzu.

Ikusiko duzuenez, testuan ez da agertzen izaki miragarri hauen izenik. Euskeraz esaten denez "izena duena, bada", beraz, ziurtasun osoz izena izan izan behar du. Zeuri bat edo beste bururatzen zaizu? Gustukoa izango genuke zure proposamena jasotzea. Anima zaitez! Iruditzea debaldekoa da eta gainera elikatzen du.

Buscamos nombre para seres maravillosos: ¿¿ te animas???

Este fin de semana nos llevamos una grata sorpresa al encontrar en las barandas del Puente de La Merced unos carteles en euskera castellano e inglés que contaban una hermosa leyenda sobre el origen de este puente. Siempre creí que este lugar cogía su nombre del convento cercano a la Merced, así como de la iglesia que actualmente es BilboRock. Pero no. En estos carteles aparecía referencia de una leyenda que nos remontaba a aquellos tiempos en los que la fantasía y la realidad convivían sin problemas y en donde todo era posible

Y comienza así:
La leyenda del Puente de la Merced

Bilbao y su puente de la buena suerte
Cuenta una antigua leyenda que circulaba en la época medieval de la Villa de Bilbao, por el año 1400, que por aquella época existían “unos seres alados que vivían en las zonas boscosas del actual barrio de San Francisco y que de vez en cuando hacían incursiones entre las orillas del antiguo poblado de Bilbao La Vieja y los arenales  y las calles de la nueva Villa de Bilbao, que se había fundado en 1300” en las tierras donde estos seres vivían desde hacía mucho tiempo.

Según decían las gentes de Bilbao,....

si quieres saber cómo sigue, mira  aquí te llevará al blog de Bilbao Historikoa.

Como veréis, no aparece el nombre de estos seres maravillosos, ... ¿se te ocurre alguno?? nos gustaría mucho que nos mandases tu propuesta.
¡Anímate! Imaginar es gratis y alimenta.