jueves, 9 de mayo de 2013

Izaki liluragarrientzako izenaren bila gabiltza, animatzen zara?

Asteburu honetan ustekabe atsegina hartu genuen La Merced-eko zubia gurutzatzean bertako barandetan jarritako kartel erakargarri batzuk aurkitu genituenean: euskaraz, gazteleraz eta ingelesez ere idatzita, kontatzen zuten zubi honen izenaren jatorriaren kondaira ederra. Beti uste izan dut zubiak ertzean duen komentutik hartzen zuela izena, edota, errebotean, honek ondoko La Merced elizatik (gaur Bilbo Rock dena). Baina ez.
Kartel honetan agertzen zitzaigun fantasia eta errealitatea lotuta zeuden garaietara eramaten gaituen kondaira paregabea, orduan dena zelako posible.

Eta horrela hasten da:
La leyenda del Puente de la Merced
 
Bilboko zorioneko zubia
Bilbo hiribilduko erdi aroko kaletan, 1400 urtearen inguruan, kondaira zahar bat entzuten zen, garai hartan “gaur egungo San Frantzisko auzoko eremu basotsuetan bizi izan ziren izaki hegadun” batzuen berri ematen duenak, “noizbehinka Bilbo Zaharreko herrizkaren ibaiertzetatik eta 1300. urtean sortu zen Bilboko hiribildu berriaren areatza eta kaletatik agertzen zirenak”.

Bilboko jendeak zioenez,....


 Jakin nahi baduzu nola jarraitzen duen, Bilbao Historiko-ko blogean aurkituko duzu.

Ikusiko duzuenez, testuan ez da agertzen izaki miragarri hauen izenik. Euskeraz esaten denez "izena duena, bada", beraz, ziurtasun osoz izena izan izan behar du. Zeuri bat edo beste bururatzen zaizu? Gustukoa izango genuke zure proposamena jasotzea. Anima zaitez! Iruditzea debaldekoa da eta gainera elikatzen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario