martes, 9 de abril de 2013

Hasi gara iadanik ipuinen hazia ereiten!!!!

Beno, benooooo.....  ba, apurka apurka hasi gara, aurreko hilabeteetan horrenbeste "negoziazio" lanetan ibili eta gero, ipuinak sortzeko proposamenak errealitate bihurtzen:
datorren maiatzean ,8, 15  eta 22an, eguerdiko tartean, bazkaltzera joan baino lehen, 3. eta 4. mailetako   neska-mutilak istorioak sortzen ondo pasatzeko aukera izango dute.
"Eguerdiko ipuinak" izendatuko dugun borondatezko sormenerako gune honetatik sortuko diren bi ipuinak digitalki egiteaz gain paperez ere argitaratuko ditugu, partaide bakoitzak ale bana jasotzeaz gain eskolako liburutegian ere ale batzuk geratzeko.

Aurton dakargun "plus" berria hau da: ekainaren 15en Atxuri auzoaldeko Atxurigorri elkarteak antolatzen dituen Umeentzako jardunaldietan tarte bat sortuko dugu bertan, Atxuriko eskolako umeek sortatuko ipuin hauek ahoz kontatzeko eta bertaratzen diren guztiekin zuzenean elkarbanatzeko.
Horretarako, noski, ipuinak sortzeko tartea emateaz gain, beste prestaketa lana egin beharko dugu ahozko narrazioan trebatzeko. Ikusiko dugu noiz, ikusiko dugu nola.

Garrantzitsuena da martxan hasi gareneko sentsazioa hartzen dugula, eta ez da gutxi!!!!

Hauek dira iazko partaide batzuk, irribarretsu beren liburu ederrarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario